Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Skakeitan taldearen ibilbideari errepasoa, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Buruz buruko Txapelketaren finala dela eta, Xabier Euzkitze kirol kazetaria izango dute mintzalagun.

  • Skakeitan taldea

    Skakeitan taldea. Argazkia: Arriguri

Donostiako Skakeitan musika taldeak agur esango du aurten, 14 urteren ondoren, baina horren aurretik, Zuekin azkena agur bira antolatu dute. Urte hauetan guztietan euren musika estiloak eboluzio handia izan du, ska musika egiten hasi baziren ere, azken aldian elektronika sartu izan baitute euren abestietan. Taldearen ibilbideari errepasoa egiteko, Peio Armendariz eta Asier Iriondo taldekideak izango dira gaur platoan gonbidatu gisa.

Lehen orduan, ordea, pilota izango dute hizpide; zehazki, asteburuan Iruñean jokatuko den buruz buruko partida. Horretarako, pilotaren inguruko adituak izango dituzte lagun: pilota kazetari lanetan urte luzeak daramatzan Xabier Euzkitze eta Ezkurdia eta Laso finalisten inguruko bi lagun.

"Biba Zuek!" saioa, astelehenetik ostiralera ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.