Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Albina Stardust eta Yogurinha Borova, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Argitaratu berri duten "Tuli tuli" abestia aurkezteaz gain, LGBTIQ+ gaiaren inguruan mintzatuko dira. Lehen orduan, EuskarAbenturaren laugarren edizioaren berri emango dute.

  • Albina Stardust, "Biba Zuek!" saioko irudi batean

    Albina Stardust, "Biba Zuek!" saioko irudi batean

Albina Stardust eta Yogurinha Borova elkarrizketatuko dituzte gaurko "Biba Zuek!" saioan. Kaleratu berri duten "Tuli tuli" abestia aurkeztearekin batera, LGBTIQ+ kolektiboaren aldarrikapen eta egoeraz arituko dira, LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren biharamunean. 

Lehen orduan, EuskarAbentura izango dute hizpide, gazteengan euskara sustatzeko proiektua. Aurtengoa 4. edizioa izango da, eta Mauletik Getxorainoko ibilbidea egingo dute uztailaren 1etik 31ra. Irati Labaien antolatzailea, Izaro Arruti hizkuntza arduraduna eta Asier Guantes begiralea hartuko dituzte gonbidatu. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.