Itxi

Bidegurutzean

Bidegurutzean

Bidegurutzean

22:30ean

Evaristo, Dupla eta Sua, gaur gauean, "Bidegurutzean" saioan

EITB Media

Astero bezala, bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan eta, ondoren, kantuan ikusiko ditugu. ETB1en eta eitb.eus-en izango da musika programa ikusgai.

0:29
'Bidegurutzean' saioaren irudi bat

Gaur gauean, Evaristo, Dupla eta Sua musikari eta taldeak izango dira "Bidegurutzean" saioko protagonistak. Astero bezala, gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan, eta abesti bat joko du bertan. Ondoren, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin.

Musika eta euskal musikariak ditu saioak ardatz, eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Horretarako, atal bakoitzak hiru gonbidatu izan ohi ditu (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Astero, beraz, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion.

Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan izan ziren protagonista nagusiak. Bigarren saioan, berriz, Niko Etxart, Petti eta Liher ikusi genituen; eta hirugarrenean, Vulk, Joseba Irazoki eta Mursego izan ziren kabinan. "Bidegurutzean" saioaren webgunean ikusgai daude saio eta musikari bakoitzaren elkarrizketen eta emanaldien bideoak; eta horiek podcast formatuan ere entzun daitezke, Gaztea irratiaren eskutik. Besteak beste, kaos batetik ideiak ateratzen zaizkiola aitortu zuen Mursegok; eta bidean beti aurrera egiteko prest agertu zen Joseba Irazoki, bide okerrak hartzeko beldurrik gabe. Hausnarketa horiek guztiak eta aurreko saioetako gainerako elkarrizketak eta musika emanaldiak edozein unetan entzuteko aukera eskaintzen du Gazteak.

Bidegurutzea, kabina eta Robert Johnson

Kondairak dio bidegurutzeetako kabina bakartietan ezartzen dituela deabruak hitzorduak; eta kondairak dio Robert Johnson izan zela deabruarekin tratua egiten lehena, bidegurutzean. Deabruarekin hitzordua izan ostean, inoizko musikaririk onena bilakatu omen zen gauetik goizera.

"Bidegurutzean" saioa asteazkenetan izaten dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.