Itxi

Bidegurutzean

Bidegurutzean

Bidegurutzean

22:30ean

Kai Nakai, Zea Mays eta Francis, gaur gauean, "Bidegurutzean" saioan

EITB Media

Astero bezala, bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio kabinan eta kantuan ikusiko ditugu. ETB1en eta eitb.eus-en izango da saioa ikusgai; ondoren EITB Nahieran eta EITBPodkast plataformetan ere.

0:25
Aiora Renteria, Zea Mays taldeko abeslaria

Gaur gauean, Kai Nakai, Zea Mays eta Francis eta Doctor Deseo musikari eta taldeak izango dira "Bidegurutzean" saioko protagonistak. Astero bezala, gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan, eta abesti bat joko du bertan. Ondoren, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin.

Musika eta euskal musikariak ditu saioak ardatz, eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Horretarako, atal bakoitzak hiru gonbidatu izan ohi ditu (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Astero, beraz, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion.

Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan izan ziren protagonista nagusiak. Bigarren saioan, berriz, Niko Etxart, Petti eta Liher ikusi genituen; eta hirugarrenean, Vulk, Joseba Irazoki eta Mursego izan ziren kabinan. Laugarren saioko protagonistak Evaristo, Dupla eta Sua taldeko kideak izan ziren, eta bosgarren atalean, bestalde, Eñaut Elorrieta, Eneritz Furyak eta Willis Drummond ikusi eta entzun genituen. Oki Moki, Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren eta Mice musikarien ostean, Gatibu, Ezpalak eta Amancay Gaztañaga izan dira, orain arte, kabina sartzen azkenak.

"Bidegurutzean" saioaren webgunean ikusgai daude saio eta musikari bakoitzaren elkarrizketen eta emanaldien bideoak; eta EITB Nahieran plataforman ere eskura daude programak osorik. Horrez gain, elkarrizketak eta emanaldiak podcast formatuan ere entzun daitezke, EITBPodkast atari berrian.

"Bidegurutzean" saioa asteazkenetan izaten dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.