boxeo izarrak
Kirolak
Bi mexikarren arteko munduko Txapelketa ikusgarria, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Francisco Bandido Vargas eta Miguel Berchet boxeolarien arteko neurketa gogorra izango da ikusgai 00:10ean hasita.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea
Francisco Bandido Vargas eta Miguel Berchet mexikarrak izango dira lehen borrokaldiko protagonistak gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan.
Bi boxeolariak munduko txapeldunak eta zenbaki bikainen jabeak dira. Vargasek 23 neurketa irabazi ditu eta bi berdindu. Bercheltek, ordea, 30 irabazi ditu (27, K.O. bidez) eta bakarra galdu du. Norgehiagoka oso gogorra, parekatua eta ikaragarria izango da.
Bigarren borrokaldia britainiarren artekoa izango da. Sean Davisek eta Paul Economidesek neurtuko dituzte indarrak. Orain arte Davisek 10 neurketa egin ditu eta denetan izan da garaile.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB1en.
/p>