boxeo izarrak
Boxeo
Ibon Larrinaga eta Andoni Gagoren borrokaldiak, gaur gaueko, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Gaur gauean Bilboko Bizkaia pilotalekuan ospatuko den boxeo jaialdia eskainiko du ETB1ek 00:05ean.
Gaur gauean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan egingo den boxeo jaialdia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak 00:05ean. Guztira zazpi borrokaldi izango dira, baina hiru nagusiak eskainiko dira. Lehenengoa Jon Miguez eta Fernando Gandarias boxeolariek jokatuko dute. Miguez, Getxon jaio eta Castron bizi den boxeolaria, hasiberria da profesional mailan. Orain arteko bi borrokaldiak irabazi ditu, eta etorkizun bikaina dauka, 20 urte baititu.
Bigarren norgehiagoka Ibon Larrinaga eta Aritz Pardal valentziarraren artekoa izango da. Larrinagak bederatzi borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Pardalek, berriz, 10 garaipen, galdutako bi eta berdindutako bat ditu. Mediterraneo WBC gerrikoa egongo da jokoan superoilar pisuan.
Bukatzeko, Andoni Gago eta Victor Terrazas boxeolarien arteko neurketa izango da ikusgai. Vicor Vikingo Terrazas mexikarra munduko txapeldun izana da, eta zenbaki oso onak ditu: 38 irabazi, lau galdu eta bat berdindu. Boxeolari bilbotarrarentzat borroka gogorra izango da, baina garaipena lortuz gero, txapelketaren bat jokatzeko ateak irekiko dizkio.