Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Badou Jack, pisu erdi astuneko munduko txapelduna, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Badou Jackek egindako azken bi borrokaldiak, eta Luke Campbell eta Darleys Perezen arteko neurketa eskainiko ditu saioak.

  • Badou Jack. Argazkia: EiTB

    Badou Jack. Argazkia: EiTB

Hasteko, Badou Jack suediarrak egindako azken bi borrokaldiak eskainiko ditu ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioak. Bata, James Degale ingelesaren aurka eta bestea Nathan Cleverly galestarraren kontra. Jackek 20 neurketa irabazi ditu, bat galdu eta hiru berdindu. Hiru aldiz izan da munduko txapeldun. Cleverly, ostera, zazpi bider izan da munduko tituluaren jabe.

Saio honetako bigarren borrokaldi nagusia Luke Campbell eta Darleys Perezen artekoa izango da. Campellek urrezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan. Darleys Perez kolonbiarra lau bider izan da munduko txapeldun.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan da ikusgai 00:15ean ETB1en.