boxeo izarrak
00:15ean
Miguel Berchelt-Francisco Bandido Vargas borrokaldia, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Julius Indongo eta Eduard Troyanovsky boxeolarien arteko borrokaldi ikusgarria eskainiko dute.
-
Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EiTB
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa pisu superarineko munduko txapelketa batekin hasiko da, Julius Indongo eta Eduard Troyanovsky boxeolarien artekoa, hain zuzen ere. Biak borrokaldirik galdu gabeak dira eta K.O ikusgarriarekin amaitu zen norgehiagoka.
Bigarren borrokaldia 2017an egin zen onenetarikoa da. Miguel Berchelt eta Francisco Bandido Vargas dira protagonistak. Superluma pisuko munduko gerrikoa izango da jokoan eta bi mexikar hauek dituzten dohainekin gozatzeko aukera paregabea izango da.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:15ean ETB1en.