Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Izar berriak eta euli pisuko munduko txapelketa bat, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Jaime Munguia eta Marcus Browne boxeolariak ezagutuko dituzte, eta euli pisuko munduko txapelketa izango da ikusgai, Zou Shiming eta Pratistak Phaprom boxeolarien artean.

  • boxeo izarrak

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan, hasteko, Jaime Munguia mexikarra ezagutuko dute. 21 urteko mutil honek 26 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Jose Carlos Paz argentinarraren aurka ikusiko dugu Latino Txapelketa jokatzen.

Ondoren, Marcus Browne estatubatuarraren txanda izango da. Boxeolari olinpiko honek ez du behin ere galdu 20 norgehiagoka jokatu ondoren. Oraingoan, Francy Ntetu afrikarraren aurka ikusiko dugu.

Azkenik, euli pisuko munduko txapelketa bikain bat izango da ikusgai. Alde batetik, Zou Shiming txinatarra. Afizionatu bezala, hiru aldiz izan zen munduko txapeldun eta Joko Olinpikoetan, urrezko bi domina eta brontzezko beste bat eskuratu zituen. Bestetik, Pratitsak Phaprom tailandiarra, 39 borrokaldi irabazi, bat galdu eta bi berdindu dituen boxeolaria.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.