Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Manny Pacquiao eta Lucas Matthysseren azken borrokaldiak, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Horrez gain, Lucas Matthysse eta Tewa Kiram boxoelarien arteko norgehiagoka izango da ikusgai.

  • boxeo izarrak

    -

Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak bi atal nagusi izango ditu. Manny Pacquiao eta Jeff Horn boxeolarien arteko borrokaldia, batetik, eta Lucas Matthysse eta Tewa Kiram boxeolarien artekoa, bestetik.

Pacquiao historiako boxeolaririk onenen artean dago, sei pisutan izan da munduko txapelduna eta jendea erakartzeko ahalmen berezia duen gizona da. Jeff Horn australiarra izango du aurrean, bera baino askoz gazteagoa eta orain arte neurketarik galdu ez duen mutila.

Bigarren borrokaldian, Lucas Matthysse eta Tewa Kiram boxeolariek neurtuko dituzte indarrak, welter pisuko munduko gerrikoa jokoan dutela. Matthysse argentinarra aurretik txapeldun izandakoa da, eta titulua berreskuratzea du helburu. Kiram thailandiarrarentzat, ordea, gerrikoa lortzeko lehenengo aukera da, 38 norgehiagoka jarraian irabazi ondoren.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.