boxeo izarrak
00:15ean
Jaime Munguia, Mexikoko izar berria, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Jaime Munguia eta Brandon Cook kanadiarraren arteko norgehiagoka eskainiko dute.
-
Pedro Mari Goikoetxea, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak Jaime Munguiak Brandon Cook kanadiarraren aurka egindako borrokaldia eskainiko du. Munguia mexikarrak 21 urte baino ez ditu eta dagoeneko munduko txapelduna da. 30 borrokalditan inork ez du mendean hartu eta gainera 25 garaipen lortu ditu k.o. bidez.
Ondoren, Estatu Batuetako beste mutil gazte bat ezagutuko dugu: Vergil Ortiz, 10 neurketa egin eta denak asaltoak agortu baino lehen irabazi dituen boxeolaria.
Hirugarren norgehiagoka Josh Kelly eta Carlos Molinaren artekoa izango da. Kelly britainiarrak bost borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Molina, ostera, munduko txapeldun izana da eta inoiz ez du k.o-z galdu. Bukatzeko, beste munduko txapeldun bat: Fedor Chudinov errusiarra Timo Laine finlandiarraren aurka.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.