boxeo izarrak
00:15ean
Pisu superertaineko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Georges Groves eta Callum Smith boxeolarien arteko txapelketa eskainiko dute.
-
Artxiboko argazkia: Boxeo Izarrak, Pedro Mari Goikoetxea. EITB
Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioak bi borrokaldi eskainiko ditu. Hasteko, pisu superertaineko munduko txapelketa. Bi britainiarren arteko norgehiagoka izango da, George Groves eta Callum Smith munduko txapeldunen artekoa, hain zuzen. Grovesek 28 borrokaldi irabazi eta 3 galdu ditu. Smithek, ostera, 24 neurketa jokatu ditu, eta guztiak irabazi.
Bigarren borrokaldia superwelter pisukoa izango da, eta Patrick Day eta Ismail Iliev ikusiko ditugu aurrez aurre. Boxeolari gazteak eta gogorrak dira biak.
'Boxeo Izarrak' ostiral iluntzean izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.