boxeo izarrak
00:15ean
Pisu superarineko munduko txapelketa bikaina, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
José Carlos Ramírez eta José Chon Zepeda boxeolariak izango dira aurrez aurre.
-
Boxeo eskularruak. Irudia: EiTB
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan José Carlos Ramírez eta José Chon Zepeda izango dira aurrez-aurre, pisu superarineko munduko gerrikoa jokoan dela. Ramírezek 23 borrokaldi egin ditu orain arte eta denetan izan da garaile. Oraingo hau, hirugarren munduko txapelketa izango da berarentzat. Zepedak, ostera, 30 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du, Terry Flanaganen aurka, hain zuzen ere.
Bigarren norgehiagoka, welter pisuko Estatu Batuetako txapelketa izango da eta protagonistak Alexander Bespuntin eta Juan Carlos Abreu. Besputin errusiarrak 11 borrokaldi egin ditu eta ez du bat ere galdu. Afizionatu-mailan hainbat domina lortutako mutila da. Abreu dominikarrak 21 garaipen lortu ditu, lau galdu eta bat berdindu.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.