Itxi

boxeo izarrak

00:20an

Udako 'Boxeo Izarrak' saio bereziak hasiko dira gaur gauean

EiTB

Denboraldiko borrokaldi ikusgarrienak eskainiko ditu saioak uda honetan, eta Wladimir Klitschko boxeolari ukrainarra izango dute protagonista, hasteko.

  • Boxeo eskularruak.

    Boxeo eskularruak. Irudia: EiTB

Udako 'Boxeo Izarrak' saio bereziak gaur gauean hasiko dira. Udan zehar denboraldian izan ditugun borrokaldi ikusgarrienak erakutsiko ditu Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten duen saioak.

Hasteko, Wladimir Klitschko boxeolari ukrainarra izango dute protagonista, eta Corrie Sandes, Danell Nicholson eta Lemon Brewester boxeolarien aurka egindako borrokaldiak eskainiko ditu ostiraleko saioak.

'Boxeo izarrak' saioa gaur izango da ikusgai, 00:20an, ETB1en.