Itxi

boxeo izarrak

00:40an

Ameriketako boxeolari gazteak, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Saioak, gainera, aurreko larunbatean Bilbon jokatu ziren euskal boxeolarien neurketak eskainiko ditu: besteak beste, Jon Miguez, Rikar Urrutia eta Isa Rodriguez ikusiko ditugu.

  • Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea.

    Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

'Boxeo Izarrak' saioaren lehen zatian, Ameriketako boxeolari gazte batzuk ezagutuko dituzte. Lehenengo neurketa Julian Rodriguezek eta Leonardo Doroniok egingo dute. Rodriguezek 24 urte ditu, eta orain arteko 17 norgehiagokak irabazi ditu. Epe laburrean munduko txapelketa jokatzeko aukera izan dezake.

Bigarren borrokaldian, Jospeh Adorno ezagutuko dugu. 20 urteko mutil honek etorkizun bikaina du. Pisu arineko boxeolaria izan arren, zenbaki bikainak ditu: 13  garaipen lortu ditu, 11 knock-out bidez. Oraingoan, Damian Sosa argentinarraren aurka neurtuko ditu indarrak.

Saioaren bigarren zatian, euskal boxeolarien borrokaldiak eskainiko dituzte, larunbatean Bilbon boxeatu baitzuten, besteak beste, Jon Miguez, Rikar Urrutia eta Isa Rodriguez boxeolariek.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:40an, ETB1en.