Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Edgar Berlanga, pisu superertaineko jotzaile beldurgarria, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Edgar Berlangak Demond Nicholsonen aurka jokatutako borrokaldia izango da ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioaren aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioaren aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Edgar Berlanga pisu superetaineko jotzaile beldurgarria izango da gaurko "Boxeo Izarrak" saioko protagonista. Hasteko, aurreko larunbatean jokatutako neurketa bat eskainiko du saioak. Edgar Berlanga boxeolari gazteak orain arteko zenbaki harrigarriak ditu: 16 borrokaldi, beste horrenbeste k.o eta denak lehen asaltoan. Bere aurkaria Demond Nicholson izango da eta bere palmaresa oso txukuna da: 23-3-1.

Saioak eskainiko duen bigarren norgehiagoka luma pisuko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa izango da. Eduardo Ramirez eta Miguel Floresek neurtuko dituzte indarrak.

Azken borrokaldian, Puerto Ricoko boxeolari gazte bat ezagutuko dugu: Frevian Gonzalez. 19 urte baino ez ditu, hasi berria da profesional mailan eta etorkizun bikaina duen boxeolaria.

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en, Pedro Mari Goikoetxeak gidatuta. Manu Maritxalar aditua izango du lagun.