Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Adorno anaiak eta Gabriel Flores boxeolari gazteak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak"en

EITB Media

Jeremy eta Joseph Adorno anaiek, hurrenez hurren, Jamaine Ortizen eta Ramiro Martinezen kontra jokatutako borrokaldiak eta Gabriel Flores eta Jayson Velezen arteko norgehiagoka eskainiko ditu saioak.

  • Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak"

    Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak". Argazkia: EITB Media

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak boxeolari amerikar gazte eta ikusgarriei eskainiko die tarte zabala. Jeremy eta Joseph Adorno 20 eta 21 urteko bi anaia dira. Orain arte ez dute neurketarik galdu eta euren boxeatzeko era ikusgarria da. Josephek Jamaine Ortizen aurka neurtuko ditu indarrak. Boxeolari hau garaile izan da egindako 14 borrokaldietan. Biak ere afizionatu mailan emaitza bikainak lortutakoak dira. Jeremy Adornok Ramiro Martinez mexikarra izango du aurrez aurre.

Hirugarren norgehiagokan, beste boxeolari gazte bat ikusiko dugu: Gabriel Flores, 19 borrokaldi egin eta denetan nagusi izan den mutila. Bere aurkaria, eskarmentu handiko Jayson Velez, bigarren mailako hainbat gerriko eskuratu eta gaur egungo izar batzuen aurka indarrak neurtu dituen boxeolaria da, besteak beste, Ryan Garciaren eta Oscar Valdezen kontra lehiatu da.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:30etik aurrera ETB1en.