boxeo izarrak
00:20ean
"Boxeo Izarrak" saioaren denboraldi berria hasiko da gaur gauean
EITB Media
Robson Conceiçao txapeldun olinpikoa eta Oscar Valdez munduko txapelduna izango dira lehen atalaren protagonistak.
-
Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea "Boxeo Izarrak" saioan.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztutako "Boxeo Izarrak" saioaren denboraldi berria hasiko da gaur. Lehen saio honetan, Robson Conceiçaoren bi borrokaldi ikusi ahal izan dituzte boxeozaleek. Lehenengoan, txapeldun olinpikoa izandako brasildarrak Jesus Antonio Ahumada mexikarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Norgehiagoka ikaragarri gogorra da.
Bigarren neurketan, Conceiçaok beste mexikar bat izango du aurrez-aurre. Kasu honetan, Oscar Valdez, zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoa. Biak daude borrokaldirik galdu gabe.
Azkenik, John Bauza gaztea ezagutuko dute.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:20etik aurrera ETB1en.