Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Gaur arratsaldean

'Burubero'k orain arteko zakurik potoloena banatuko du

EiTB

Gaurko saioan 27.000 euro egongo dira jokoan. Nork eramango ditu?

0:09

"Burubero" saioak bere historiako zakurik potoloena emango du gaur arratsaldean. 27.000 euro irabaziko ditu lehiakideetako batek.

27.000 euroko zakua Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan orain arte banatutako zakurik potoloena da, baina beste hiru zaku ere banatu dira. Lehenengoa 6.700 eurokoa izan zen, eta Urtzi Leonetek irabazi zuen; bigarren zakua, 2.300 eurokoa, Orioko Iker Gurrutxagarentzat izan zen; eta hirugarren sari potoloa, 25.500 eurokoa, Irungo Iñaki Goikoetxeak irabazi zuen, abenduan.

Zakuez gain, beste hainbat sari ere banatu dira saioan, lehiaketa hasi zenetik 90.000 euro banatu baitituzte saritan.

Ikusleek leial jarraitzen dute arratsaldero Amonarrizek aurkezten duen lehiaketa, eta ikusminez jarraitzen dute zakuarekin zer gertatzen den. Hain zuzen ere, atzokoa orain arteko saiorik ikusiena izan da.

Gaur ere, 19:00etan hasiko da 'Burubero' ETB1en eta eitb.eus-en. Ez galdu!