Burubero
Aste berezia
Gaztea versus 'GTG', 'Burubero' saio berezietan
A.E.|EiTB
Ostiralera bitartean, 'Burubero' berezien bigarren astea izangoda ikusgai. Bertan parte hartuko duten lehiakide famatuek EiTB Maratoirako 4.000 euroko saria eskuratzea izango dute helburu.
Aste honetan, 'Burubero' berezien bigarren astea izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en. Aste honetan, "Gu Ta Gutarrak" ('GTG') saioa Gaztea Irratiaren aurka arituko da. Helburu bera izango dute guztiek: EiTB Maratoirako 4.000 euroko saria eskuratzea.
Astelehen eta asteazkeneko saioetan, Gaztea Irratiko Oihan Vega eta Oizeder Mayo eta 'GTG'ko Amaia Puertas eta Xabi Elizalde ikusiko ditugu. Astearte eta osteguneko saioetan, berriz, Edurne Garmendia eta Antton Telleria arituko dira Gaztea ordezkatzen, eta Egoitz Txurruka Txurruk eta Ixone Gilek hartuko dute parte 'GTG'ren izenean.
Egun bakoitzetik finalista bat irtengo da, eta lau finalistak ostiraleko saioan arituko dira, EiTB Maratoirako zakua lortzen saiatzeko.
Aste berezi hauek 'Burubero'ren ohiko ordutegian izango dira ikusgai, hau da, 19:00etatik 20:00etara.
Martxoan eta apirilean ere, aste bereziak egingo ditu Kike Amonarrizek aurkezten duen saioak. Gainerakoan, 'Burubero' lehiaketak bere egunerokoarekin jarraituko du, 1.000 euro jokoan jartzen, parte hartu nahi duen edonork zakua eraman dezan.