Edozein Herriko
22:30ean
Iruñeko su artifizialak zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
"Edozein Herriko…" saioaren barruan, 22:30etik aurrera Julian Iantziren eta Ilaski Serranoren kontakizunarekin.
-
Ilaski Serrano eta Julian Iantzi "Edozein Herriko..."n. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "Edozein Herriko…" saioak bi orduko iraupena izango du eta, bertan, San Fermin jaietako su festaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek Julian Iantziren eta Ilaski Serranoren eskutik. Ikuskizuna HC&Filhos pirotekniak eskainiko du.
Larunbatean eta igandean bezala, Julianek eta Ilaskik Mikel Pagola Iruñeko suen zuzendari artistikoa izango dute lagun. Harekin batera, beste hainbat gonbidatu hartuko dituzte: Ander eta Jokin Rodriguez anaia errekortariak, Martin Juanena Aralar irratiko zuzendari eta esataria eta Julia Itoiz La Chula Potra artista eta rap abeslaria.
"Edozein Herriko…" saioa 21:30ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en.