Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

22:30ean

Donostiako Aste Nagusiko amaierako ikuskizun piromusikala, gaur, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Medua

Julian Iantzik eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute emanaldia, eta hainbat gonbidatu berezi izango dituzte.

  • Izaro Iraeta eta Julian Iantzi

    Izaro Iraeta eta Julian Iantzi. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, abuztuak 20, bukatuko da 2022ko Donostiako Aste Nagusia, eta amaierako ikuskizun piromusikala zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:30etik aurrera. Aste osoan bezala, Julian Iantzik eta Izaro Iraetak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, eta, oraingoan, Madrilgo Vulcano pirotekniaren erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Gainera, hainbat gonbidatu berezi izango dituzte saioan, besteak beste, Jon Tolosa Nikotina musikaria eta Itziar Urretabizkaia eta Oihana Maritorena aktoreak. Ohi bezala, Mikel Pagola su artifizialetan aditua ere bertan izango dute.

Donostiako Aste Nagusiko amaierako ikuskizun piromusikalaren emanaldia "Edozein Herriko... Donostiako Suak" saio berezian 22:30etik aurrera.