Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Goizeko albistegia

Jose Ignacio Asensio gonbidatu, gaur, 'Egun On Euskadi' saioan

A.A. | EiTB

Erraustegiari buruz galdetuko dio Estepan Aldamiz-Etxebarriak Gipuzkoako Ingurumen diputatuari.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuarekin izango da gaur Estepan Aldamiz-Etxebarria 'Egun On Euskadi' saioan. Hondakinen kudeaketa eta Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak izango dute hizpide, besteak beste.

Solasaldirako tartean, Luismi Uhartek, Oscar Rodriguezek eta Edurne Egañak hartuko dute parte. Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan berri nagusiak aztertuko dituzte.

Xabier Usabiagak egingo du albiste kontakizuna, 09:00etan hasiko den saioan, eta eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai.