Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

ETB1en, 09:00etan

Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

EiTB

Bigarren gonbidatu bat ere izango dute: Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioko zuzendaria.

  • Maria Solana

    Maria Solana

Gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan, Iban Garatek Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilaria elkarrizketatuko du. Foru Komunitateko aktualitateaz eta maiatzeko hauteskundeez luze eta zabal mintzatuko dira.

Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan berri nagusiak aztertzeko Jose Mari Armentia, Esteban Antxustegi eta Ainhoa Etxaide bilduko dira solas-mahaira.

Bestalde, ostegunetik igandera bitartean Euskalduna Jauregian ospatuko den 'Musika: Música' jaialdiaren berri ematera etorriko da Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioko zuzendaria.

'Egun On Euskadi' saioa 09:00-11:00 bitartean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.