Eitb Kultura
Ostegunean, ETB1-en eta ETB2-n
Elena Odriozola eta Higina Garay ilustratzaileen lana, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EITB
Bi ilustratzaileek euren lan egiteko modua eta sormen nabarmenenak erakutsiko dituzte.
-
Elena Odriozola
Aste honetako 'EITB Kultura Transit' saioa ilustratzaileen munduan murgilduko da, bi protagonisten eskutik. Alde batetik, Elena Odriozolarekin egongo dira, 20 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, erreferente bilakatutako ilustratzailea. Bere lan egiteko moduaz eta bere marrazkiek islatzen dutenaz hitz egingo dugu.
Bestalde, Higinia Garay, Higi Vandis ezizenarekin sinatzen duen ilustratzaile bilbotarra da. Tinta txinatarra eta akuarelak erabili ohi ditu, eta ordenagailu bidez ere moldatzen ditu bere lanak. Kartelak, diskoen azalak, dokumentalgintza... giza eskubideei eta generoari oso lotuta egon ohi diren ilustrazio hauek kolore eta forma ezberdinak hartzen dituzte.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.