Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

2019 urteko kultura protagonista nagusiak, gaur gaueko 'EiTB Kultura'n

EiTB

Horrez gain, saioan izan diren sortzaileen errepasoa eta gonbidatu ezberdinek eskainitako gomendio kulturalen laburpena eskainiko du saioak.

  • EiTB Kultura saioa.

    EiTB Kultura saioa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Aste honetan, 2019ak eman duenari begiratuko dio 'EiTB Kultura' saioak. Asko izan dira azken urtean garatu diren proiektuak musikan, antzerkian, zineman zein artean, eta horiei begiratuko die saioak, protagonista nagusien hitzak ere berriz gurera ekarriz.

Horrez gain, aurten gure saioan izan diren sortzaileen errepasoa egingo dute, eta kulturgintzan ari diren lagunek euren gomendioen zakuan sartutakoaren aukeraketa ere azalduko du, aste honetako saioak.

'EiTB Kultura' ostegun honetan izango da ikusgai ETB1en (23:10) eta ETB2n (01:05).