Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Miren Gaztañaga, Aitor Etxebarria, Iban Zaldua eta Lara Izagirre, "EiTB Kultura"n

EiTB

Gustukoen dituzten liburu, pelikula eta diskoen berri emango dute EiTBren kultur leihoaren bitartez.

  • "EiTB Kultura" saioaren hasierako irudia

    "EiTB Kultura" saioaren hasierako irudia

Itxialdi bete-betean, kultur sortzaileekin bat egiten jarraitzen du "EiTB Kultura" saioak, euren gustuko liburu, pelikula eta diskoen inguruan hitz egin dezaten. Gaur gauean, Miren Gaztañaga aktorearen, Aitor Etxebarria musikariaren, Iban Zaldua idazlearen eta Lara Izagirre zine zuzendariaren proposamenak jasoko dituzte. 

"EiTB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en. Piezak, banan bana, aste honetako asteazkenetik hurrengo asteko asteartera bitartean eskainiko dira iluntzeko "Gaur Egun" albistegiaren ostean.