Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en 23:30ean

Mabi Revueltaren 'Acromática' erakusketa hizpide, gaur, "EITB Kultura" saioan

EITB MEDIA

Gainera, ARTgia sormen eta erakusketa-gunea bisitatu dute.

  • "EITB Kultura"

    "EITB Kultura". Irudia: EITB Media

Gaur gauean, "EITB Kultura" saioak Mabi Revuelta artista izango du hizpide nagusi. Bilbotarrak erakusketa zabala sortu du xakea oinarri hartuta. Acromática du izena, eta Bilboko Azkuna Zentroan da ikusgai. Ondoren, ARTgia sormen eta erakusketa-gunea den arte espazioa ezagutzera joan dira Gasteizera. Bestalde, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak bere gustuko pelikula, disko eta liburuen berri emango du. Eta bukatzeko, Unai Requejo artistak lan egiterakoan duen ikuspuntuaren berri eman du.

"EITB Kultura" gaur 23:30ean izango da ikusgai ETB1en eta 00:50ean ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en ere izango dira ikusgai.