Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

23:30ean ETB1en

'Atzerrian lurra garratz' antzezlanaren inguruan, gaur, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Horrez gain, Bilboko Louise Michel liburu denda bisitatu, eta 'Pikara' aldizkariko June Fernandezekin eta Amaia Molinete artistarekin izango dira.

  • "EITB Kultura"

    "EITB Kultura". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Artedrama eta Huts Teatroaren Atzerrian lurra garratz antzezlan berriaren inguruan arituko dira "EITB Kultura" saioan. Amancay Gaztañaga da lanaren zuzendaria, eta Ander Lipus eta Laura Penagos, antzezleak. Herria, deserria, biolentzia eta arrazakeria azaltzen ditu sorkuntzak, dolu gau batean bilduta.

Ondoren, Bilboko Louise Michel liburu denda bisitatuko du programak, izaera soziala duen topagunea eta pentsamendu kritikora bideratutako argitalpenei lekua egiten dien espazioa.

Horrez gain, June Fernandez Pikara aldizkari feministaren sortzaileak bere kultur proposamenen berri emango du.

Eta, bukatzeko, Amaia Molinetek argazkilaritzatik abiatzen duen lana erakutsiko du.

"EITB Kultura" 23:30ean izaten da ikusgai ETB1en, eta 00:30ean, ETB2n. Gainera, eitb.eus atarian ere izaten dira ikusgai.