Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

'Maitasunaren itxiera' antzezlanaz arituko dira, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Pascal Rambertek, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy antzezleak zuzentzen ditu Arriaga Antzokiak ekoitzi duen lanean.

  • Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy antzezlanaren kartelean

    Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy antzezlanaren kartelean

Gaurko atalean "EITB Kultura" saioak Maitasunaren itxiera obra izango du hizpide. Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aurrez-aurre jarri dituen antzezlana da hain zuzen ere. Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu du Pascal Ramberten La clausura del amor lan ospetsua, eta egileak berak zuzentzen ditu bi antzezleak.

Bestalde, Donostiako Dabadaba aretoko txoko bat Elsa Records disko denda eta disko zigiluarentzako atondu dute, eta "EITB Kultura" saioan bertara gerturatuko dira bisita egiteko.

Ondoren, Ainara Azpiazu Axpi marrazkigileak bere kultur proposamenen berri eman du. Bukatzeko, Killerkume bikoaren musikari ere egingo diote lekua.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.