Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Maialen Arozena artista, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Gainera, Gaizka Insunzaren kultur proposamenak, Eulalia Abaitua argazkilaria eta Unai Madariaga musikariaren lana izango dituzte hizpide.

  • EITB Kultura

    EITB Kultura. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "EITB Kultura" saioan, hasteko, Maialen Arozena artistarekin izango dira: liburuak, linograbatuak eta muralak egiten ditu.

Bestalde, Gaizka Insunza Audience taldeko kideak bere kultur proposamenen berri emango du Bilboko Power Records disko-dendan.

Halaber, Eulalia Abaitua argazkilariari buruzko Norberaren gela izeneko dokumentala eta Unai Madariaga musikariaren lana ezagutuko dituzte.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.