Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Artea, musika eta zinea, aste honetako "EITB Kultura"n

EITB Media

Besteak beste, Tractora artisten kooperatibaren, Ibon RG musikariaren, Imanol Rayo zinegilearen eta Inge Conde artista grafikoaren proiektu berriak ezagutuko dituzte.

  • EITB Kultura saioa.

    EITB Kultura saioa.

Aste honetako "EITB Kultura"n artea, musika eta zinea jorratuko dituzte, bestek beste. Hasteko, Tractora artisten kooperatibak Bilbon ireki duen ATOI espazio berria ezagutuko dute. Bertan, Iñaki Garmendiaren erakusketa bisitatuko dute, besteak beste. Ratatatat du izena, eta artistak tokirako propio sortu dituen eskulturak eta bideo lan bat biltzen ditu.

Bestalde, Ibon RG musikariak bere kultur proposamenen berri eman du.

Gainera, Imanol Rayok Iñigo bere azken pelikularen aurrerapena eskainiko du aste honetako saioan, eta amaitzeko, Inge Conde artista grafiko eta musikariaren lana ere ezagutu dute.

"EITB Kultura" ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.