Itxi

Errepide Galduak

Errepide Galduak

Errepide Galduak

22:30ean

'Santurtzitik Bilbora', osteguneko 'Errepide Galduak' saioan

EiTB

Ander Izagirrek Saturtzitik Bilbora bidaia egingo du. Bidean, sardineren tradizioa eta meatzaritzarekin lotutako hainbat istorio ezagutuko ditu.

0:27

Bizkaiko Zubian hasiko du Ander Izagirrek 'Errepide Galduak' bigarren programaren ibilbidea. Ezkerraldean bizikleta hartu eta Santurtzi aldera joko du, bertan, lehen istorioarekin hasteko: ahaztutako emakume langileak. Lehendabizi, Santurtziko sardineren tradizioa ezagutuko du, azken sardinera elkarrizketatuz. Ondoren, Gallarta aldera joko du, munduko aire zabaleko meategirik handiena ikusteko. Bide batez, herriak sufritu duen transformazio sakona ikusiko du bertatik bertara. Eraldaketa honetan, emakume meatzarien papera aztertuko du. Bideari jarraituz, Zugaztietatik pasatu eta Zorrotzaurrera iritsiko da, ibaiaren eskuinaldera, bertako emakume langileen oinordetza ezagutzeko.

Bilbora iritsi eta bigarren istorioari helduko dio. Itsas museoan izango du zita, Athletic Clubeko mito den aliron oihua eta hiriaren meatzaritza iraganaren arteko erlazioaren inguruko galderei erantzuna emateko. Pista honi jarraituz, Bilboko alde zaharrean ezkutuan dagoen meategia aurkitzen saiatuko da Ander.

'Errepide Galduak: Santurtzitik Bilbora', ostegun gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.