Itxi

Errepide Galduak

Errepide Galduak

Errepide Galduak

22:30ean

Tolosaldetik Leitzara, gaur gauean, 'Errepide Galduak' saioan

EITB

Ander Izagirrek Tolosan hasi eta Leitzan amaituko du gaurko ibilbidea, eta hainbat istorio bitxi ezagutuko ditu bidean.

0:23

Kirolaren muina ez da irabaztea, txapelak edo kopak altxatzea; esentzia mugak gainditzea da. Horretaz asko dakite Tolosan, eta kirolarien atzetik ibiliko da bertan Ander Izagirre 'Errepide Galduak' saioaren gaurko atalean.

Ez dute elurrik, baina eskiatzaileak dira XX. mende hasieran norvegiar batzuk herrira eskia ekarri zutenetik. Ez dute itsasorik, baina Kontxako estropadetan parte hartu dute bertako traineruarekin. Oztopoak lan-tresna bihurtu dituen Irene Caminosekin trial egingo du Anderrek, eta kondaira sinestezin bat egia den edo ez argitzen saiatuko da: hartz bati borrokan aurre egin zion gizonarena.

Ondoren, Tolosatik Nafarroara joango da, Azpirotz mendatean gora, Araitz ibarrera. Anduezako jauntxoak ibarreko 400 gazte behartuta eraman ostean izan ziren istiluak eta sorginkeria salaketen inguruko ikerketa egingo du Anderrek bertan.

Horrez gain, zinemaren historian izan den zuzendari ospetsuenetako batek inguru horretan utzitako arrastoari jarraituko diote. Izan ere, Orson Welles zinemagileak Lekunberrin grabatu zituen Chimes at midnight filmaren parte asko.

Azkenik, Plazaola trenaren bideari jarraika, Leitzan bukatuko dute ibilbidea, baserri bitxi baten historia ezagutzeko.

'Errepide Galduak' ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en (22:30) eta eitb.eus-en.