Itxi

Etxekoak

Etxekoak

Etxekoak

22:00etan

Maria haurdun ote dagoen jakingo dugu, gaur gauean, "Etxekoak Udan" saioan

EiTB

Oierrek sekretu bat aitortuko die lagunei eta Lolik eta Eiderrek euren bikoteekin duten harremana aurrera eramateko proposamen berrien bila arituko dira.

  • "Etxekoak Udan" saioko protagonistak

    "Etxekoak Udan" saioko protagonistak. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, "Etxekoak Udan" telesailaren atal berri bat izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Mariak haurdun dagoen jakiteko proba egingo du. Hasiera batean, ezkutuan egin nahiko badu ere, lagunek bere sekretua jakingo dute. Hori bai, Unairi ez dio ezer esango oraindik.

Bestalde, mutilek arazoak izango dituzte hondartzan, bere eremua errespetatu ez duten beste gizon batzuekin. Bertan daudela, Oierrek aitormen zail bat egingo die lagunei. Lanera joan beharrean etxean gelditzen da telebistara itsatsita.

Gainera, Lolik Xanti utziko du, bere senarrak pena ematen baitio. Xantik itzultzeko eskatuko dionean, Lolik baldintza bat jarriko dio, hirukote bat izango dira, edo ez da bietako inorekin egongo. Horrela, Xantik, modan dagoen "poliamor" kontzeptua ezagutuko du.

Bitartean, Aitorrek primerako zita bat prestatu du Nerearentzat. Umeak etxera itzultzekotan dabiltza eta azken asteburu berezi bat prestatuko dio, jatetxe dotore batean afaria eta hotel batean egonaldia. Baina azken uneko arazo bat sortuko zaio, koronabirusa duela uste du Izarok. Hala bada, eta elkarrekin egon direnez, Aitorrek ere konfinatuta gelditu beharko du, erreserbatuta dituen jatetxera eta hotelera joan gabe.

Bukatzeko, Eiderrek bere harremana salbatu nahian jarraitzen du, baina terapeutarekin gustura ez dagoenez, Unairi aholkua eskatzea erabaki du. Azken finean, beste inork lortu ez duen zerbait lortu du Unaiek, Mariarekin hilabete baino gehiagoko harremana mantentzea.

"Etxekoak Udan" gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.