Euskalonski
ETB1en, 22:15ean
Valparaisora helduko da gaur gauean 'Euskalonski' saioa
EiTB
Txileko hiri koloretsua ezagutuko dugu Pello Reparazen eskutik.
Pello Reparaz hormetako koloreek garrasi egiten duten hirira iritsiko da gaur, Txileko itsas bazterrera, Valparaisora. Han hormetan idatzita ez dagoena ez da existitzen. Marinelen izerdia, hildakoen odola, portu zaharren nostalgiaren malkoak: guztia dago harrietan tatuaturik.
Txilen 60 urte daramatzan apaiz euskalduna bisitatzera joango da Pello. Kepa Bilbaok Reñacako auzo txiroetan zerotik egindako eskolak erakutsiko dizkio.
Kontzertu bitxi baten promesetan, Pello Viña del Mar hirira abiatuko da Gonzalo Arellano txiletarrarengana. Hango hondartza eta 'txiringito' artean musika jaialdi garrantzitsu bat egiten dela jakingo du.
Hiriko maldetatik gora eta behera, euskalonskiek istorio bereziak dituztela ikusten joango da; Eñaut Gereñuk Txileko lurra 'ikaratua' dela erakutsiko du, Alvaro Montesdeoca lagunak surfeko eskola txiki bat eman, eta Leire Ugarte abenturazaleak bertako medikuntzaren gorabeherak azalduko dizkio Pellori.
Azkenik, txiletar euskaldundu asko ezagutu ondoren, txiletartutako euskaldun batekin, Josu Sedanorekin, lotzeko hitzordua egingo du Valparaisoko funikularrean.
'Euskalonski' gaur gauean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean.