Gailurra Xtreme
22:30ean
Añiscloko arroila zeharkatuko dute, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan
EITB
Pineta eta Burjaruelo arteko 36,5 kilometroko etapa honetan partaideen arteko lehia oso estua izango da.
Hiru Erregeen Mahaira hurbiltzeko zortzigarren etapan Añiscloko arroila zeharkatuko dute 'Gailurra X3EM' saioko lehiakideek. Pineta eta Bujarueloren arteko 36,5 kilometroko ibilbide gogorra izango da, 2.500 metrora igoko dira eta hornidura puntua 22,8 kilometroan izango dute. Saioan geratzen diren zortzi partaideen arteko lehia oso estua izango da aste honetan.
'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.