Gailurra Xtreme
22:30ean
Formigaleko eski pistak igaroko dituzte gaur gauean 'Gailurra X3EM' saioan
EiTB
44 kilometro oso gorabeheratsu ditu Sallent de Gallego eta Lizara arteko ibilbideak.
Bost lehiakide besterik ez dira geratzen 'Gailurra X3EM' saioan, eta gaur gauean Sallent de Gallego eta Lizara arteko etapa osatu beharko dute.
Guztira 44 km-ko ibilbidea eta 2.777 metroko desnibel positiboa duen etapa gogorrak oraindik saioan dirauten lehiakideen indarrak neurtuko ditu. Bestalde, ibilbideko hornidura puntua Coll de Ladronesen egongo da, 21. kilometroan.
'Gailurra X3EM' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.