Gailurra
Gaur, 22:15ean
Aurkezleak euskal selekzioko 2 korrikalariren aurka 'Gailurra Xtreme'n
A.E.|EiTB
"Tolosaldeko 2 Tontorrak" lasterketan ariko dira Gaztañazpi eta Anda Uxoa Urigoien eta Aitziber Ibarbiaren aurka.
Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak euskal selekzioko bi korrikalariren aurka egingo dute korrika elkarrekin 'Gailurra Xtreme' saioko gaurko erronkan.
Apustu baten ondoren, Ibonek eta Iratik euskal selekzioko Uxoa Irigoienen eta Aitziber Ibarbiaren aurka egingo dute "Tolosaldeko 2 Tontorrak" lasterketan. ETBko aurkezleek ordubeteko abantaila izango dute 24 km egiteko, 1.600eko desnibelarekin.
Gainera, beste zailtasun bat izango dute: soka batekin lotuta joango dira. Beraz, bata bestearen erritmora moldatu beharko da.
Zelan moldatuko dira Ibon eta Irati hain hurbil korrika egiteko? Eutsiko diote soka askatu gabe? Azken asteetako entrenamenduek euskal selekzioari irabazteko aukera emango al diete aurkezleei?
'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, ostegunetan, 22:15ean.
15ean.

