Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

5. atalean

Elene eta Haizea, elkarrengandik gero eta urrunago daude 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

Mikel kendu ondoren, musika emanaldiko bakarlari postua ere kenduko diola pentsatuko du Elenek gaur gaueko atalean.

0:21

Bikiak, Haizea eta Elene, elkarrengandik gero eta urrunago ikusiko ditugu, gaur gauean, 'Go!azen' telesaileko bosgarren atalean. Bakarlari postua kendu nahi diola pentsatuko du orain Elenek.

Mikelek utzi egin zuen Elene, Haizea baita gustatzen zaion neska. Ondorioz, Haizea eta Mikel elkarrekin ikusi zituenean hasi zen Elene ahizparekin haserratzen. Orain, berriz, udalekuko ikuskizunean Haizearekin batera abestu beharko du, ezingo du bakarlari gisa aritu, eta horrek sutan jarriko du.

Egoerak okerrera egin ez dezan, Haizea ahizpa baretzen saiatuko da, eta, Zuzenen aurrean, bere lekua hartuko duela proposatuko dio Eleneri. Honek egoera dibertigarriren bat edo beste sortuko du; izan ere, ez da Zuzen izango Haizea Elene dela pentsatuko duen bakarra!

Bestetik, Garik Mikelekin tematuta jarraituko du, eta Urko bidaliko du mantentze-lanak egiten dituen mutila zelatatzera. Mikel Basakabitik kanporatzeko arrazoiak aurkitu behar ditu, baina Urko ez da oso trebea... Lortuko ote du benetako frogaren bat?

Abentura hauen guztien erdian, sexu heziketa jasoko dute Basakabiko ikasleek. Peiori eta Iratiri aginduko die lan hori Zuzenek, baina eskolak Zuzenen estilo zaharkituan ematera behartuko ditu irakasleak.

Ikusi 'Go!azen' telesailaren atal berriak ostiralero, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en! Gainera, aurreko atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.