Go!azen
Go!azen 4.0
'Go!azen'en aurrestreinaldia, Donostian, gaur
A.A. | EiTB
Euskaltelek babestutako ekitaldia Kursaal Jauregian egingo da 18:00etatik aurrera.
Telebistako estreinaldiaren aurretik, 'Go!azen' telesaileko lehen atalaren aurrestreinaldiak ditugu han-hemenka. Joan den asteazkenean (urriak 11) Gasteizeko Europa Jauregian izan genituen protagonistak, Laboral Kutxak babestutako ekitaldian. Igande honetan, berriz, Donostiako Kursaal Jauregian dute hitzordua.
Euskaltelek antolatutako aurrestreinaldia izango da igandekoa. 18:00etan iritsiko dira aktoreak Kursaalera, eta alfonbra laranjatik pasatu ondoren, lehen atalaren proiekzioa egingo da. Amaitutakoan, bertaratuko diren umeekin argazkiak egingo dituzte harreran. Oihan Vega Gazteako esatariak egingo ditu gidari lanak ekitaldian.
'Go!azen 4.0' azaroaren 3an estreinatuko da ETB1en. Ordura arte, telesaileko lau protagonista berriak aukeratzeko udaberrian egindako castingaren nondik norakoak biltzen dituen 'Go!azen Basakabira' saioaz gozatzeko aukera dugu ostiral gauero, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.