Go!azen
Audientzia
'Go!azen' telesailak denboraldiko daturik altuena izan zuen ostiralean
EITB
Emanaldiak % 5,9ko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 16,6ko kuotarekin.
-
Nikole
'Go!azen' telesailaren ostiraleko atalak denboraldiko daturik altuena izan zuen, % 5,9ko audientzia zatia, eta, euskaldunen artean, audientzia-buru izan zen % 16,6ko kuotarekin. Halaber, gaztetxoen artean nagusi izan zen, 4 eta 18 urte bitarteko ikusleen arteko % 33,1eko audientzia zatiarekin.
'Go!azen 5.0'ren denboraldia amaitzeko sorpresaz beteriko atal bakarra falta da, eta datorren ostiralean, otsailaren 15ean, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan. Azken atal hori, halaber, Hendaiako Antoine Abadie aretoan estreinatuko da otsailaren 14an (18:30ean), Seaskaren 50. urtemugako ekitaldien baitan. Telesailaren aktore protagonistak bertan izango dira abesten eta zaleekin argazkiak ateratzen.