Go!azen
Audientzia
'Go!azen 6.0' telesailaren estreinaldia, gaztetxoen artean nagusi
EiTB
Aurtengo denboraldiaren lehen atalak % 5,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,6ko kuota bereganatu zituen.
-
'Go!azen 6.0' telesailaren lehen ataleko irudia.
Ostiralean, 'Go!azen 6.0' telesailaren estreinaldiak harrera bikaina izan zuen. Denboraldi berriaren lehen atalak % 5,1eko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 14,6ko kuotarekin. Halaber, ikus-entzule gazteen artean audientzia-buru izan zen: 4-12 urteko umeen artean % 24,5eko kuota lortu zuen, eta 13 eta 18 urteko gaztetxoen artean, berriz, % 23,8koa.
Erabat berrituta hasi da 'Go!azen' telesailaren aurtengo denboraldia. Azken urteetan Basakabi udalekuetara joan diren gazteak nagusi egin dira, eta ikasle berriak hartu ditu: Eneko, Maddi, Aimar, Eider, Gabo eta beste hainbat gazte ezagutu genituen lehen atalean.
Igandeko 'Herri Txiki', denboraldiko ikusiena
Bestalde, Bizkaiko Ubide herria protagonista hartu zuen 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa denboraldiko atalik ikusiena izan zen.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatzen duten saioak % 6,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 15,2ko kuota lortu zituen. Halaber, 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.