Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

7. atalaren aurrerapena

Igorrek Aimar eta Sara izango ditu jomuga, gaur gauean, 'Go!azen'en

EiTB

Amaia alde egitera doa, Igorrek bere maltzurkeriekin jarraituko du... Eneko, aldiz, zoriontsu da dantzan, aita albiste berriekin agertzen den arte.

0:25
Maddi eta Igor, Aimar izorratu nahian 'Go!azen'en

Igorrek bere maltzurkeriekin jarraitzen du gaur gauean ere 'Go!azen' telesailaren 7. atalean. Oraingoan, Aimar eta Sara jarri ditu jomugan. Eneko, aldiz, zoriontsu dabil, aita albiste berriekin agertzen den arte.

Mozorro-festaren ostean, Igorren eta Maddiren taldea haserre dago ez zutelako lehiaketa irabazi. Igorrek bere ideia maltzurrekin jarraitzen du, eta, oraingoan, Aimarren eta Sararen arteko harremana agerian jartzeko aukera izango du.

Festan sortu zen istiluen ondorioz, bestetik, Amaiak amore eman du. Ez du zuzendari postuan gehiago jarraitu nahi, baina lehendabizi Telmo konbentzitu beharko du bere lekua har dezan.

Eneko, berriz, ondo sentitzen da Maddi utzi ondoren. Gustura dabil dantza-entseguetan, baina laster amaituko da zoriontasuna. Aita futbol karrerari buruzko albiste berriekin etorriko da Basakabira, eta gauzak berriz pentsatu beharko ditu mutilak.

Azkenik, Junek eta Danelek igerilekuan inor ez dagoela aprobetxatuko dute frikikeriak egiteko. Baina benetan ez dago inor?

Hori guztia, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen APPan eta EiTB Nahieran atarian ere.