Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan, igandean

Konfinamendua luze egiten hasi zaie "Go!azen Etxean" saioko protagonistei

EiTB

Gaur gauean, itxialdiaren zama somatzen hasiko dira telesaileko pertsonaia ezagunak.

0:22
Go!azen teleisaleko aktoreak

Konfinamenduak hilabete bete du eta gure protagonistak itxialdiaren zama sumatzen hasiko dira, gaur gauean, "Go!azen Etxean" saioan. Horrela, Enekoren animoak ez dira onenak, bere liga bertan behera geratu dela jakin duenetik. Gari ere izorratuta dabil asteburu honetan bere lehen kontzertua eman behar zuelako eta, jakina, bertan behera geratu delako dena.

Bitartean, Igorrek bere mendekuarekin aurrera jarraitzen du eta lagunentzat mingarriak diren hainbat bideo igoko ditu bere kanalean. Maddik berri on bat jaso du egun hauetan, bere gurasoek Maldiva uharteetatik itzuli ahal izan dutelako eta amonaren etxean daude denak. Anek eta Naiak, berriz, txikitako egunak gogoratzen dituzte, biak bizilagunak zirenean eta orduak pasatzen zituztenean telefonoz hitz egiten. Markel, berriz, internet bidez maitemindu da eta Gariri laguntza eskatuko dio abesti bat sortzeko.

"Go!azen Etxean" 21:00etan dago ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.