Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Haimar Zubeldia, gaurko 'Gure Kasa'n gonbidatu

EiTB

Gazteen artean txirrindularitzarako zaletasunik badagoen aztertuko dute bi ikasle pisutan.

Gaur, Haimar Zubeldia, euskal txirrindularitzak eman duen profesionalik handienetakoa, izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. 20 urte eman ditu bizikleta gainean, eta Frantziako 16 Tour, Italiako Giro bat eta Espainiako 11 Itzuli egin ditu guztira. ETB1eko saioan horren ibilbidea errepasatuko dute.

Horrez gain, gazteen artean txirrindularitzarako zaletasunik badagoen aztertuko dute, eta bi ikasle pisutan galdezka arituko dira, Aretxabaletan eta Bilbon.

Bestalde, Iban Garciak Madrilen asteburu batean zer bisitatu azalduko du, eta Nerea Alias youtuberrak Erromerien tag-aren bigarren zatiaren bideoa aurkeztuko du Ihintza Irizarrekin.

'Gure Kasa' gaur gauean izango da ikusgai, 21:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.