Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:45ean

Pampi Laduche eta Battitta Ducassou gonbidatu, gaurko 'Gure Kasa'n

A.A.| EiTB

Iparraldeko bi pilotari handi hauen ibilbidea emango digute ezagutzera Julen eta Antton Telleriak.

Bi pilotari handi, Itxasukoa bat eta Askaingoa bestea; Battitta Ducassou eta Panpi Ladutxe izango dituzte gonbidatu gaur gauean 'Gure Kasa'n. Trinketista da Battita, munduko onenetakoa, eta Panpi hainbat modalitatetan aritu den pilotaria. Eta pilotaria bakarrik ez, Panpi abeslaria ere bada.

Dibertsioaren eta umorearen zakua karga-karga eginda ekarriko dute oraingoan ere. Iban Garcia youtuberra amarekin etorriko da, Maite Azpiazurekin. Janari arraroak probatzen aritu dira ama-semeak.

Jon Astiazaran sagardo adituak hilabete baino gehiago darama Euskal Herriko sagardoaren eta sagardotegiaren inguruan mila kontu erakusten. Oraingo honetan bere sagardotegia, Iruin sagardotegia, erakutsiko du eta bere familia aurkeztuko digu.

Musikari ateak irekiko dizkiote eta Barakaldoko Revolta Pemanent taldearen bisita izango dute. Rapa eta elektronika uztartzen ditu talde bizkaitarrak. Hirugarren diskoa atera berri dute, Ultravioleta, eta zuzeneko batekin aurkeztuko dute.