Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Nerea Garmendia aktorea, 'Gure Kasa' saioan, gaur gauean

A.E.|EiTB

Maddalen Arzallus 'Hitzen zaindaria' Beasainen izango da, Nerearen herrian.

Ostegun honetan, 'Gure Kasa' saioan, Nerea Garmendia aktorea hartuko dute. Euskal Herrian 2003an egin zen oso ezagun ETB2ko 'Vaya Semanita' programarekin. Gero, Estatuan egin zen ezagun; 2006an, Antena3ko 'Los Hombres de Paco' telesailean; eta 'Allí Abajo' telesailean dabil gaur egun.

Nerea Alias kolaboratzaileak, berriz, aktorearen hastapenak errepasatuko ditu artxiboko irudiekin. Berebat, Maddalen Arzallus Hitzen zaindaria Garmendiaren herrian egon da, Beasainen.

Iban Garcia Azkoitiko youtuberra, bestalde, zuhaitz bat landatzen ibili da. Lortuko ote du?

'Gure Kasa' ostegunean izaten da ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.