Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EITB

Gainera, Iban Garcia Miren Arrieta 'Go!azen'eko aktorearekin izango da.

  • Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak

    Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak

Gaur gauean, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak izango dituzte 'Gure Kasa' saioan gonbidatu eta, besteak beste, joan den urtetik herriz herri aurkezten ari diren Ez dok hiru antzezlanaren berri emango dute.

Bestalde, Nerea Aliasek youtubeko bideo berriak eskainiko ditu, eta Xabi Unanue teknologia berriei buruz hizketan arituko da. Wifia gora eta behera ibiliko zaigu zarauztarra.

Horrez gain, Iban Garcia 'Bago!az'eko lagunekin izango da, asteazkenero bezala. Gaur Miren Arrieta 'Go!azen'eko Anerekin aritu da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.