Pertsona ezagunei elkarrizketak eta intereseko gaiak | Gure Kasa EITB

Gure Kasa

01:29

Gure Kasa

21:30ean

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur gauean 'Gure Kasa'n

EiTB

'Mami Lebrun' antzezlaneko Kepa Errasti eta Ainara Ortega aktoreak izango dituzte gonbidatu nagusi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur gauean, Euskal Telebistako 'Gure Kasa' saioan, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute. ETB1eko saioko aurkezle eta kolaboratzaileak teatrozale hutsak dira, eta antzerkia izugarri gustatzen zaie. Hortaz, modu berezian ospatuko dute eguna.

Urteko antzezlanik onenari Donostia Antzerki Saria ematen diote urtero egun horretan, eta aurten Xake Produkzioak antzerki konpainiak irabazi du, Mami Lebrun antzezlanagatik. 'Gure Kasa' saioaren platoan hartuko dituzte antzezlan horretan parte hartzen duten aktoreetako bi: Kepa Errasti eta Ainara Ortega.

Gainera, kabaret dantzari batzuk etorriko zaizkie Donostiatik, Thalia dantza eskolako Adorejazz taldekoak, eta Parisko Moulin Rougera eramango dituzte ikus-entzuleak, haien mugimendu sentsual eta gozoekin. Bestalde, Iban García Instagrameko modeloen argazkirik arraroenak imitatzen aritu da eta Nerea Alias youtuberrak prest du Youtuberako bere bideo berria. Instagrameko sekretu batzuk erakutsiko ditu 'influencerra' nola izan jakiteko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena